BERTSOTAN

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa larunbatean, Arantzan

Maiatzaren 21ean, Arantzan jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 36. edizioa, eta bertan, 14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gazte arituko dira. Saioa 17:00etatik aurrera izango da.

Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Manex Leone Baraibar (Iruñea), Olatz Bados Ganuza (Olazti) eta Xabier Elizalde Soto (Iruñea) bilduko dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 36. edizioan. Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta epaile arituko dira.

Txapelketak bi fasetan garatuko da; lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta hortik bi bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolaria txapelduna izango da. Lehenengo bi sailkatuak, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button