MUSIKA

Gaur amaituko da Iruñean “Kantu eta Hitza” zikloa

Kantu eta Hitza ekimena Iruñeko Udalak euskal musikari eskaini dion zikloa da. Aurten,  maiatzaren 20tik ekainaren 24ra garatu da. Gaur da azken hitzordua Ibil Bedi taldearekin.

Iker Laurobaren inguruan osatutako musika taldearekin abiatu zen zikloa joan den maiatzaren 20an. Gero, maiatzaren 27an, Maria Rivero & Tribu Banda aritu ziren. Ekainaren 3an, Eneritz Furyak kantariak kontzertua eskaini zuen. Ekainaren 10an, Petti aritu zen, eta 17an, Habia taldea.

Gaur, ekainaren 24an, Ibil Bedi taldearekin zikloaren ateak itxiko dira. 2019ko ekainean kaleratu zuten lehenengo diskoa: Berandu baina garaiz. Aurten ikusi du argia taldearen bigarren lan luzeak: Beltxarga Beltza, konfinamenduarekin batera hondutako hamaika kantu biltzen dituena.

Ibil Bedi taldearen barruan Amets Aranguren (saxoa, ahotsa eta teklatua), Eder Escalera (bateria), Javier Larrañeta (baxua), Ibai Osinaga (gitarra eta ahotsa) eta Areta Senosiain (biolina eta teklatua) aritzen dira.

Zikloaren gaineko jakingarri guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button