IKUS-ENTZUN

“Zinexit”, elkarbizitzarako zine erakusketa, Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit ekimenak bere seigarren edizioa inauguratuko du gaur berton, Imanol Uribe zuzendariaren Lejos del mar filmarekin. Euskal zuzendariak eta  Antonio Perez filmeko ekoizleak aurkeztuko dute filma, Azkuna Zentroko Auditorioan, 19:30ean. Zikloa ostegunera bitartean luzatuko da.

Imanol Uribe zuzendariaren lan berri honetan, ETAko kide ohi bat eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatzen da, indarkeriaren ondoriozko zaurietan sakonduz. Imanol Uribek ere honako lanak egin ditu ETAren inguruan:  El Proceso de Burgos (1979), La Fuga de Segovia (1981), La Muerte de Mikel (1984) eta Días Contados (1994).

Zinexit ziklo horretan programaturiko zenbait film, Euskal Herriko testuingurua eta Quebec, Hegoafrika, Israel, Italia edo Irlanda bezalako herrialde batzuetako esperientziak ere biltzen ditu. Hala, urriaren  27an One day after peace, Hegoafrika eta Israelen arteko dokumentala eskainiko da. Hurrengo egunean, Quebec-eko Askatasun Taldeko militante gaztearen bizitza azaltzen duen Corbo filma pantailaratuko dute. Urriaren 29an Zinexiti amaiera emateko, El valor de la autocrítica dokumentalaren estreinaldia izango da. Bertan, Brigadas Rojas edota Ulster-eko talde armatuetako kide ohiekin batera, Carmen Gisasola, ETAko kide ohiaren testigantzak biltzen dira. Egun horretan ere, filma Donostiako Aquariumeko Auditoriumean ikusi ahalko da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button