ESZENA

Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko I. Jaialdia

Urriaren 10tik 17ra bitartean garatuko da Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko I. Jaialdia Nafarroako Antzerki Eskolan eta Gayarre Antzokian. Bi gune horiez gain, Nafarroako Kultur Etxe ezberdinetan ere ikuskizunak izango dira.

Jaialdi horretan clown tailerrak, pailazo ezagun eta internazionalek egindako clown ikuskizunak, Down Sindromea duten nerabeek egindako clown ikuskizuna, argazki lehiaketa, pintura lehiaketa, haurrentzako tailerra, haurrentzako ospitalean emanaldia, adineko pertsonentzako emanaldia zaharren egoitzan, kaleko emanaldiak, bermuta, globlofexia, fotocall eta zinemaldi bat bilduko dira. Antolatu diren tailerren artean indarkeria matxista jasan duten emakumeei zuzenduriko clown tailerra nabarmenduko dugu.

Horretaz gain emakumeek egindako edo protagonizatutako makina bat ikuskizun programatu dira.

Informazio zabala Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko I. Jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.