
Atzo banatu ziren Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiaketako sariak, Euskal Eguna eta Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan.
Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso batekin erantzun behar zioten: Zer eskatuko zenioke zure herriko alkateari?
Gauza asko eskatu dizkiote alkateari: obra gutxiago izatea, parke gehiago, liburutegiak, piszinak,…
Eskola bakoitzetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari eman dituzte. Saridunak honakoak izan dira: Beñat Petralanda eta Naia Goitia (Zabala eskola), Markel Rekagorri eta Paula Calvo (Romo), Eneko Zabaleta eta Nora Eguzkitza (Gobela), Maitane Diez eta Gaizka Criado (Zubileta), Amaiur Peña eta Jon Otxoantesana (San Nikolas), Nagore Meabe eta Leire Rodriguez (Andra Mari) eta Peio Uriarte eta Ainhoa Amezaga (Geroa).
Eta kategoria orokorreko irabazleen izenak, hauexek izan dira: Araitz Lasa (San Nikolas Ikastola), Ainhoa Agirrezabala (Gobela Ikastola) eta Maider Orueta (Andra Mari Ikastetxea).



