ESZENA

“Hozkailua”, hainbat herritan ikusteko parada

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
Unai Iturriagaren testuan oinarritutako obra da Hozkailua, Manex Fuchs-ek zuzendua eta Ander Lipusek eta Patrici Urrutiak antzeztua. Musika Asier Ituartek egin du, eta Keu Agirretxea musikariak gitarrak sartu ditu.

Artedrama taldeak beste bira txiki bati ekin dio oraingo honetan. Honakoak dira datozen hitzorduak: urtarrilaren 26an, Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan; urtarrilaren 27an, Astigarragako Kultur Etxean; urtarrilaren 28an, Oiartzunen; otsailaren 1ean eta 2an, Durangoko San Agustin Kultur Gunean; otsailaren 3an, Gernikako Elai Alai Aretoan; eta otsailaren 4an, Lezoko Gezala Aretoan.

Informazio gehiago: artedrama.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button