ESZENA

“Antzerki egunak”, Bilbozaharra euskaltegian

Bihar eta etzi, 21 eta 22an, Bilbozaharra euskaltegiak antzerkiari dedikaturiko Antzerki egunak ziklo txikia abiatuko du, Bilboko Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan bi obra eskainiko dira: Biba Voi!, eta Putinen guardasola. Saioak, 19:00etatik aurrera izango dira.

Bihar, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga bikoteak Biba Voi! antzezlana egingo dute. Biek Dario Fo eta Franca Rame senar-emazteen testu zati batzuk dramatizatzea erabaki zuten, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa. Pistolaren begi zuri beltzak, Anarkista baten ezusteko heriotza, Misterio Bufo, Andrea bere bakardadean, Emakume guztiok daukagu historia bera eta Adan eta Eva dira testu zatiak dramatizatzeko aukeratutako obrak.

Etzi, Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktore ezagunek Putinen Guardasola egingo dute. Lehendakaria uste du euskaldun guztiok batuko gaituen Himnoa behar dugula, baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren kontsentsua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile. Erronka handia bi artista horientzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere, metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko: Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira jende guztiak ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button