LITERATURA

Gutun Zurian euskal idazleen txanda

Mugako kontakizunak kontzeptupean abiatu da Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren VII. edizioa.

Jaialdiaren barruan, Gao Xingjian (2000), Orhan Pamuk (2006) eta Herta Müller (2009) bezalako idazleez aparte, ezinbesteko presentzia izango da euskal idazleena.
Joan den astean, Txomin Peillen idazleak Gutun Zurian hartu zuen parte Arantxa Iturbe kazetari eta idazlearen eskutik.  Honen ostean, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin izan ziren, Iñaki Mendizabalekin solasean. Azken hauen eskutik, Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizuna aurkeztu zen.

Aste honetan, Ramon Saizarbitoriaren txanda izango da. Izan ere, Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlea Ramón Saizarbitoria idazlearekin solasean arituko da ostiralean, apirilak 4.

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944) euskarazko literaturaren berritzaile handietako bat da, Egunero hasten delako (1969) lehen lanetik Martutene (2013) izenburuko azkenera; horrekin, egileak 2013ko Euskadi Literatura Saria, Espainiako Kritikaren Saria 2012, euskararen arloan, narratibaren atalean, eta 2012ko 111 Akademiaren saria lortu ditu, eta finalista izan da 2013ko Espainiako Narratiba Sari Nazionalean.
Bereak ere badira 100 metro (1976), Ene Jesus (1976) (Espainiako Kritikaren Saria), Hamaika Pauso (1998) (Espainiako Kritikaren Saria), Bihotz bi (1999) (Euskadiko Zabalpen Saria) edo Gorde nazazu lurpean (2002) (Euskadi Saria eta Espainiako Kritikaren Saria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button