BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

Abenduaren 2an, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala egingo da.

Urrian Baztanen abiatu eta Vianatik, Uhartetik, Leitzatik, Altsasutik, Agoiztik eta Lesakatik pasa ostean, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketak azken urratsa emango du.

Bilkura handi horretan, zortzi bertsolari arituko dira norgehiagoka: Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saats Karasatorre Martinez, Saioa Alkaiza Guallar,  Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol.

Horietarik bi dira lehen aldiz final batean parte hartuko dutenak, Saats Karasatorre eta Sarai Robles. Gainerakoak, finalean arituak dira. Julio Sotok hamaikagarren finala egingo du, Eneko Lazkozek zortzigarrena, hirugarrena Joanes eta Xabat Illarregik, eta bigarrena Josu Sanjurjok eta Saioa Alkaizak.
Horien artean ere badira txapeldun izandakoak: Saioa Alkaiza da egungo txapelduna, eta Julio Sotok, berriz, bost txapela ditu irabazita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button