ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki-jaialdiaren akabuko saioa

Hil osoan Bilbon gauzatzen ari den Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren hirugarren edizioa gaur amaituko da. Lau astez haizatu ditu bere proposamenak, Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolaturiko jaialdiak.

Jaialdiaren helburu nagusiak honakoak dira: euskarazko antzerkia hauspotu nahi da (lanen hizkuntza euskara izango da); sortzaileei beraien lanak erakusteko guneak eskaini nahi zaizkie; eta Bilboko Zazpikaleetako giroan eragin nahi da, kultura aukerak zabalduz.

Aurten, hirugarren edizioa bete du Lautan Hiru antzerki jaialdiak, formatu txikiko lanak erakusten dituena. Berez,  oro har, 15-40 minutuko piezak izan dira, aurten eszenatoki bitan antzeztu direnak: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15) eta BIRA Kulturunean (Erronda kalea, 2).

Diogun bezala, gaur izango da azken emanaldia BIRAn, eta hor, Cafe Bar Bilbao saria erakutsiko da Kill, Kerra eta Karma (Asier Hernandez, Dorleta Urretabizkaia eta Mikel Martinez). Geroago, Euskaltzaindian: TerminAITOR (Infamia Teatroa) lana, eta Dorleta Kortazar ipuin-kontalaria eta bertso musikatuak (Oihana Bartra) ere antolatu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button