BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketak izen-ematea zabaldu du

Apirilaren 16ra bitartean Nafarroako Bertsolari Txapelketak izena emateko epea zabaldu du. Aurten, 2005an edo aurretik jaiotako Nafarroako bertsolariek eman dezakete izena, edota txapelketa jokatzen den urtean bizilekua Nafarroan dutenek. Gainera, Bertsozale Elkarteko kide izatea ere eskatuko zaie.

Behin epe hori amaiturik, maiatzean eta ekainean jokatuko dira aurre-sailkatze saioak, azken txapelketan, 2021ekoan, parte hartu ez zuten bertsolariekin -eta, araudian jaso bezala, saioak osatzeko beharko balitz, azken txapelketako azken sailkatuekin-.
Txapelketa bera, urriaren 7an abiatuko da, eta abenduaren 2an bukatu. 46. txapelketa izango da aurtengoa; azkenekoan, 2021ekoan, Saioa Alkaizak jantzi zuen Nafarroako txapela.

Araudia eta bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button