BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa “Hitzetik Hortzera” saioan

2021eko urte hasieran zen jokatzekoa Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina jasaten ari garen pandemiak ez du horretarako biderik eman. Horrexegatik atzera begiratzea eta zer egin den ikustea izango da onena, eta horixe egingo dute Hitzetik Hortzera aste honetako programan.

“Bizitzen ari garen egoera honek arlo askotan eragin dio bertsolaritzari, eta txapelketak ere bertan behera geratu dira; tartean, Nafarroakoa. 45.edizioa izango zuen aurtengoa, ez baita historia laburra Nafarroako txapelketarena. Azken hamarkadetako txapelketak gogoratzeko, Arkaitz Goikoetxea eta Irati Majuelo bertsolariekin elkartu da Hitzetik Hortzera.”

Bertsoaldi ederrak gogoraraziko dituzte, tartean izen handienarenak: Estitxu Arozena, Jon Barberena edota Xabier Silveira.

Horrez gain, azken hamarkadetako txapelketetako finalak ere gogoratuko dituzte, 2011ko Labriteko frontoian izan zen finaletik 2019ko azken txapelketaraino.

Hitzetik Hortzera saioa larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan ematen da ETB1en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button