ESZENA

Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia, Lekeition

Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia, Kaleka, uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeition, eta bertako kaleetan 11 lan ikusiko dira. Aurten Portugal, Katalunia, Valentziar erkidegoa, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Euskal Herritik etorritako konpainiak izango dira protagonistak. Horiek deialdi zabal baten bitartez aukeratuak izan dira. Guztira 406 ikuskizun aurkeztu ziren edizio honetan eta horietatik 10 izan dira aukeratuak. Gainera, garapen edo sorrera prozesuan dagoen konpainia baten lana ere bertan izango da.

Aurreko urteetan bezala jaialdiak hiru lan lerro ezberdin atondu ditu: Kaleka Ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch. Lehengoan formatu ezberdinak lantzen dituzten konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu. Aurten atal honek Haatik, Trapu Zaharrak eta Lekittoko Deabruak konpainia euskaldunak hartuko ditu.
Kalekaz Blai sekzioak esperimentazioarekin eta ikusleen parte hartze zuzenarekin lotutako akzioak hartzen ditu bere barnean. Edizio honetan Baychimo konpainiaren Versos que anidan izango da protagonista.
Eta Kaleka Scratchek garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batzen ditu. Edizio honetan 25 eskaera jaso dira eta horietatik 1 izan da aukeratua, zehazki Cía Trotamundos bizkaitarrak.

Kaleka 2023ko egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button