IKUS-ENTZUN

"Estralurtar Lurraldea" eta "Izarren Argia" filmak proiektatuko dituzte Zinemastea V. 2 jaialdian

Zinemastea v.2  jaialdian proiektatuko diren lanen artean honako bi hauek nabarmen dituzte antolatzaileek: Gasteizko Ander Elorzaren Estralurtar Lurraldea, Australian eta Japonian grabatutako dokumentala, gizarte globalean bidaia-kontzeptuari buruz gogoeta egiten duena; eta Mikel Ruedaren Izarren Argia, gerra zibilean Saturrarango espetxean sartu eta seme-alabak kendu zizkieten emakume errepublikanoen istorioa.

Zinema sozialak ere bere garrantzia izango du jaialdian, eta horretarako atal berezia eratu dute. Bertan, besteak beste, Oskar Tejedorren Cuidadores lanaren aurre-estreinaldia eta María y yo Félix Fernández de Castroren opera prima ikusi ahal izango dira.

Azkenik, Bat-bateko egunkaria programak hiru zuzendari gazteri Gasteizen inspiratuta film laburra grabatzeko proposatu die astebetean, eta aurtengoa hirugarren edizioa izango. Bertan, Miguel Aparicio, Jorge Dorado eta Izibene Oñederrak parte hartuko dute.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button