LITERATURA

Tradizioarekin jolasteko modua

Patxi Zubizarreta idazleak, Joserra Senperena musikariak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak, Urrezko giltza (Elkar) liburu zoragarria kaleratu dute.

Geografia, abenturak, kantu zahar eta berriagoak, istorio atenporalak, tradiziozko esaundak eta kontu bitxi eta ede4r askorekin osatu dute hiru egilek lan hori.
Liburuan familia bitxi baten istorioa kontatuko zaigu: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea.
Elkar argitaletxearen arabera, “Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru –bi diskotan ahots eta ahots bihurturik– ikasgelan nahiz etxean modu jostarienean ezagutzeko eta tradizioarekin jolasteko”.

Show More

Related Articles

Back to top button