BESTELAKOAK

Zinema aniztasunaren alde eta arrazakeriaren kontra

Aniztasunaren aldeko eta arrazakeriaren kontrako ahaleginetan, Zubiak, Aniztasunaren aldeko eta Arrazakeriaren kontrako Laburmetrai Lehiaketa antolatu dute Getxon.

Lanen gaiak kultur, erlijio edo gizarteko aniztasunari lotutakoak izan beharko dira eta kultura arteko proposamenak eduki beharko dituzte kontuan, salatze ikuspegiak ahaztu gabe.
Filmen gehienezko iraupena 20 minutukoa izan beharko da eta DVD euskarrian entregatu beharko dira. Gazteleraz edo euskaraz eginda ez badaude, horietariko azpitituluak eduki beharko dituzte.

Behin lan guztiak hartuta, bi saiotan proiektatuko dira eta hirugarren batean (martxoaren 30ean Andres Isasi Musika Eskolan) laburmetrai irabazleak ikusteko aukera izango da. Proiektatu ondoren hiru sari banatuko dira, 400, 300 eta 200 eurokoak eta aipamen berezia edukiko du publikoak aukeratzen duen lan hoberenak.

Lanak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 20tik otsailaren 24ra bitartean egongo da zabalik.
Parte hartzeko oinarriak urtarrilaren 15ean argitaratuko dira webgune honetan.

Lehiaketaren helburua kultur aniztasunari balorea ematea eta arrazakeriaren adierazpenak salatzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button