MUSIKA

Musikene Ikastegiaren 20. urteurrena

Musikenek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, bere hogeigarren urteurrena ospatuko du kontzertu bereziak bilduko dituen programa batekin.

Iragan berri den asteburuan hasi dira ospakizunak, baina gaur ere, hilak 22, Santa Zezilia eguna, Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Donostiako Orfeoiarekin eta Jose Antonio Sainz Alfaro bere zuzendariarekin, Dvoraken Stabat Mater interpretatuz. Atzo Bilboko Arriaga antzokian izan zen, eta gaur, Donostiako Victoria Eugenian egingo da.

Halarik ere, 20. urteurrenaren ekitaldi nagusia otsaileko topaketan egingo da eta oso berezia izango da, Korean bizi den Unai Urrecho euskal maisuaren zuzendaritzapean diseinatu baita egitaraua. Beste saio batean, maiatzaren 14ko emanaldian, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren titular den Erik Nielsen izango da zuzendaria. Amaitzeko, Orkestra Sinfonikoaren kontzertu hauei Bandak eta Sinfoniettak egingo dituztenak gehitzen zaizkie. Sinfoniettak abenduan Bilboko Guggenheim Museoan egingo du emanaldia, TopARTE ekimenaren barruan.

Ikasturte honetan zehar bertako Big Bandak nazioarteko artistek zuzendutako beste hiru kontzertu ere emango ditu, hala nola Ilja Reijngoud eta Bernard van Rossum.
Azaroaren 26an, ostirala, eta otsailaren 18an egingo direnak Musikenen izango dira eta otsailaren 19koa berriz, larunbata, Baionako Theatre Michel Portal aretoan, Iparraldeko Haizebegi jaialdiarekin elkarlanean.

Horiek eta beste gehiago Musikene Ikastegiaren 20. urteurrenaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button