MUSIKA

“Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa” egingo da Urnietan

Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa jaialdiaren zortzigarren edizioa ondu du Musikazuzenean webguneak maiatzaren 21ean, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean, 19:00etatik aurrera. Aurreko urteetan Elorrion, Andoainen eta Oreretan egin zen; aurten, dozena bat talde izango da agertokian.

Antolatzaileen esanetan, “Gurean, formatu txikian ari diren musikariak batu ditugu emanaldi berezi honetan, mugimendu txiki baten icebergaren punta irudikatuz”.

Hauexek dira oholtzan arituko direnen izenak: Mice, Olatz Salvador, Etxe,  Pelax, Nahia Zubeldia, Libe, Iker Lauroba, Lear, Tristtan Mourguy, Inun, Nire eta Maria Rivero. Bi orduko saioa izango da; hortaz, talde bakoitzak bi kantu jo ahalko ditu.

“Inoiz baino zailagoa egin zaigu 12ko zerrenda osatzea. 40 izeneko zerrenda izan dugu bueltaka. (…) Aurtengorako ere zerrenda polita osatu dugulakoan, Urnietara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu”, azaldu dute Musikazuzenean webguneko kideek.

Informazio gehiagoa: musikazuzenean.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button