MUSIKA

Musikari arnasa eskainiz

Dani Arrizabalagak, Arri!-k  bere bakarkako lehen proiektua osatu du pandemia garai honetan. Orain arte Same Old, Eh!, Izaki Gardenak, The Brontës, Libe edo Ainara LeGardonekin egindako musika bidaietan zehar sortu eta ondu dituen hainbat ideia bildu ditu Danik Ekam lanean (Erraia Diskoak, 2021).

Uhinak Komunikazioak adierazi duen moduan, “pretentsio ezaren bidetik sortu du rock disko guztiz instrumental hau, izaera trinkokoa eta azal elektronikoduna, Boards of Canada, New Order, Thom Yorke edo Nils Frahm bezalakoen DNA partekatzen duena.
Nahiz eta Ekam-en adituko dugun musikak hitz eta ahotsen beharrik ez izan emozioak sorrarazteko, kantuen izenburuek testuinguru bat eskainiko digute, batzen dituen haria hor dago: Todos/Uno, Momentu honetan, ЯOMA edo Libertad común. Ezaugarri batzuk itzali edo argituz doaz, musikari arnasa eskaintzeko. Hausnarketarako batzuetan, sentsuala eta akuilatzailea besteetan. Presak alboratuz eta ezeri men egin gabe sortutakoa da proiektua, zalantzarik ez da.
Kantu bakoitzari behar duena soil-soilik eskaintzeko desagertzearen artea perfekzionatuz, Dani Arrizabalagak musika puzzle koherente eta zintzoa eskaintzen digu. Eta Arteak edertasunaz harago eskain diezagukeen modu bakarrean egiten du: bere burua zalantzan jarriz eta erantzunik bako galderak jaurtiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button