IKUS-ENTZUN

Film laburren lehiaketa abiatu dute Urdulizen

Kostu handiko ikus-entzunezko lan hauek sustatu eta laguntzekoa plataforma eratzea izan da ekimenaren xede nagusia.

Lehiaketan adin guztietako zinemagileek parte har dezakete, DVD formatuan eta gehienez bi lan aurkeztu ahal izango dute, euskaraz zein gaztelaniaz. Lanok ezin izango dute 25 minutuko iraupena gainditu. Arazo teknikoak direla eta proiektatuko ezin izango diren lanak ez dira onartuko.

Dozena bat finalista aukeratuko dira eta uztailaren 24an erakutsiko dira Urdulizeko Kultur Etxean; Plentzia Telebista tokiko telebistan ere ikusiko dira.

Sariei dagokionez, orotara hiru izango dira: Fikziozko lehen lana 600 euro eta ikurra; Animaziozko lehen lana 400 euro eta ikurra; eta, azkenik, Euskal Herriko Zine Eskolen lehen lana 200 euro eta ikurra. Lehiaketan parte hartzeko xehetasun guztiak Basartena 2010 ekimenaren webgunean biltzen dira.

Basartenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button