BESTELAKOAK

“Kafea eta Galletak”, Gernikako “Lekuek” jaialdian

Kafea eta Galletak saioaren 40. hitzordua egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren baitan: Morau eta Beñardo bikote akustikoa, martxoak 14, 17:00etatik aurrera.

Horrekin batera, saioaren arduradunek jakinarazi dute 2012an argitaratutako Kafe Aleak liburuan jasotako testu guztiak gaztelaniaz sareratu dituztela. “Jadanik prest dituzue Kafe aleak liburuko gaztelaniazko itzulpen guztiak. On-line irakur ditzakezue on-line, edota inprimatzeko edo ebook-ean irakurtzeko moduan deskargatu PDF honetan.

Kafe Aleak liburuak 121 pertsonak idatzitako 121 diskori buruzko testuak biltzen ditu: “Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazaleei, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileri eskatu genien disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko (musikariak kanpoan utzi genituen). Ikuspuntua haien esku utzi genuen: izan zitekeen musikari estuki lotutakoa, politikoa, pertsonala. Hainbeste ikuspunturen arteko nahasketa”.

Liburua irailean argitaratuko da. Ondoko taldeen gaineko testuak bilduko ditu The Smiths, Bikini Kill, Bap!, Fugazi, Palace, Marvin Gaye, Chavela Vargas, Benito Lertxundi, Lole y Manuel, Dut, Janis Joplin, J.S. Bach, Tom Waits, eta Ruido de Rabia, besteak beste. Idazleen izenik ez dute oraindik iragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button