BERTSOTAN

BBTko lehenengo saioa Peru Vidalek irabazi du

Berrizko Kultur Etxeko aretoan egin zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016ko Udabarriko Faseko lehen saioa. Bertan Aitor Bizkarra Ruiz (Durangaldea), Beñat Romero (Durangaldea), Iñaki Lersundi (Lea-Artibai), Lander Ibarluzea (Lea-Artibai), Mikel Galarza (Hego Uribe) eta Peru Vidal (Uribe Kosta) bildu ziren.

Guztien artean, saioko irabazlea Peru Vidal Gurrutxaga izan da, 178,25 punturekin. Atzean Aitor Bizkarra eta Beñat Romero sartu dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen bigarren saioa datorren domekan izango da, apirilaren 17an. Bermeon izango da saioa, Kafe Antzokian, 18:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button