ARTEA

Sortzaile gazteen lanak Getxoarten berriz

Abenduaren 2tik 4ra Getxoarte Arte Sortu Berrien Aretoaren 11. ekitaldia izango da. Aurten 51 artista gaztek parte hartuko dute ekimen horretan. Ekimen aren helburua Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza berria bultzatu eta sustatzea da. Pinturak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eta ikus-entzunezkoak bilduko dituen erakusketa Areetako Geltokia plazako karpan izango da.

Orain dela hamaika urte sortu zen Getxoarte, Arte Sortu Berrien Aretoa, arte proposamenik gazteenen erakusleiho izateko. Hemen, artista gazteek esperientzia praktikoa dute eta haien lanetan interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana izan dezakete.

Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik pertsonalenetatik hasita eta talde proiektuetaraino, eta hala, oso genero ezberdinak hartzen ditu: pintura, eskultura, argazkia, bideoa, marrazkia eta grabatuaz gain, estetika erlazionaleko lanak egongo dira ikusgai. Horrela, ekitaldi honetara datozen bisitariek ikuspegi oparoa izango dute begien aurrean.
Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasten dute. Getxoartek lankidetza estua dauka fakultate horrekin hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button