BESTELAKOAK

BOSek Murnauren “Nosferatu” filma joko du gaur zuzenean

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak zuzeneko musikaz jantziko du Friedrich Wilhelm Murnau zinegileak 1922an filmatutako Nosferatu lan mutua, gaur, Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera.

Arriaga Antzokiak iragarri duenez, Jose Maria Sanchez Verdu musikariak orkestrarako eta emakumeen ahotsetarako musika bilakatu zuen filma 2003an, eta hori da, hain justu, BOSek eskainiko duen bertsioa. Nacho de Paz, berriz, orkestraren zuzendaritzaz arduratuko da.

Terrorezko film klasikoak hauxe kontatzen du: 1838 urtea, Hutter izeneko Danimarkako Viborg hiriko higiezinen enpresako langilea Ellen emazteari agur esan eta Transilvaniara doa. Bertan, bere bezero Orlok kondearekin bilduko da, gaztelu bat saldu nahi baitu. Bidaia luzearen ostean, Hutter gaztea gaztelura iritsiko da, baina bertan, ezusteko ugari aurkituko ditu…

“Zinemako maisulan hori okultismoaren zaleek azaldutako borondatearen emaitza izan zen; okultismoaren sinboloak obraren kasik sekuentzia guztietan agertzen dira. Obrak suntsitze-prozesu bat jasan zuen zeuden negatibo eta kopia guzti-guztiak erretzeko agintzen zuen agindu judizial baten ondorioz. Zorionez, agindu judizial horrek ez zuen bere helburua lortu”.

Informazio gehiago: teatroarriaga.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button