ESZENA

“Hazparneko anderea”, Iduzkilore antzerki taldearen eskutik

Iduzkilore antzerki talde amateurrak Telesforo Monzonek idatzitako Hazparneko anderea antzezlana estreinatuko du gaur, urriak 25, Uztaritzen; Ander Lipusek zuzendutako obrak XX. mende hasierako euskal gizartearen potret umoretsua biltzen du.

Obrak Geaxine eta Panpili ditu protagonista obrak; hain zuzen ere, Ameriketan egon ostean, Hazpernera itzuliko dira, diruz gainezka, Mayi alabarekin eta Milakora zerbitzariarekin batera. Hala, Mayik Beñat Ezpeletako mediku gaztea maite badu ere, ama Geaxinek, baina, markes batekin ezkonarazi nahi du, eta era berean, markesa bihurtu.

Obra hainbat tokitan ikusteko aukera izango da: bihar, urriak 26, Donibane Lohitzunen eta 31n, Orexan. Azaroan, aldiz, 2an, Larresoron eta 9an, Baigorrin. Amaitzeko, abenduaren 7an, Saran izango da, eta 31n, halaber, Miarritzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button