MUSIKA

Musika garaikide guztia Gasteizko “Bernaola” jaialdian

Musika Garaikideko Nazioarteko Zikloa bidean da eta guztira 14 kontzertu eskainiko ditu otsailaren 5era bitartean. Kontzertuok Gasteizen izango dira, baina Araian eta Bilbon ere emanaldiren bat programatu da.

Programa urriaren 16an zabaldu zuen Ensemble Kuraia taldeak. Atzo beste hitzordu bat programaturik zegoen, Quasar Saxophone Quartet eta Trio Zukan taldeekin.
Larunbatean izango da hurrengo zita Alfonso Gomez piano-jotzailearekin, eta hilaren 21ean Meg Stuart & Mark Tompkins bikotea arituko da Artiumen. Hil honetako azken kontzertua azaroaren 27an izango da Jesus Guridi kontserbatorioan, Mocow Contemporany Music Ensemble taldearekin.

Abenduan interes handiko bi emanaldi antolatu dira: hilaren 8an (asteazkena), Florence Augendre eta Zuriñe Benavente dantzariak arituko dira Artiumen, eta hilaren 14an (asteartea), Guridi Garaikidea taldeak joko du Gasteizko kontserbatorioan.

Urtarrileko kontzertuak honakoak dituzue: Ensemble Sinkroren kontzertua hilaren 15ean (larunbata), eta hilaren 17an (astelehena), talde bera arituko da Bilboko Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan. Urtarrilaren 22an, El Niño de Elche arituko da, eta hilaren 29an, Vanesa Santanachen txanda izango da. Azken zita, otsailaren 5ean duzue Akusmaren ikuskizunarekin.

Informazio osoa webgune honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.