BERTSOTAN

“Bertsolaritzaren Sekretuak”, Villabonako Subijana etxean

Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizuna Euskal Herriko hainbat herritan ematen ari da. Joan den larunbatean Baionan izan zen, eta aste honetako barikuan, Villabonara doa.

Emanaldian emakume bertsolarien gaia jorratzen da: “Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, -beraien bertsoak erre, gorde eta isildu baitira-, batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, Xenpelar zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara”.

Hortaz, ikuskizun horren bitartez “emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button