
Iragan maiatzaren 23an Bat-Batean ikuskizuna Bilboko Udaberriko Bertso Saioak programaren baitan aurkeztu zen. Orain, Donostiako Doka Kafe Antzokian ikusteko parada ere izango da ekainaren 9an, 19:30ean.
Ekitaldian bertsolaritza eta mundu osoko hainbat musika uztartuko dira, tartean, samba, sona eta do tangoa. Emanaldi berezi horretan Oskar Estanga, Jon Martin, Aimar Karrika, Migel Mari Elosegi eta Etxaun Lekuek parte hartuko dute, eta musika estiloen harira, samba, sona eta tangoa entzungo dira, besteak beste.
“Emanaldi hau bertso saio bat da bai, baina baita musika saio bat eta kantu saio bat ere. Hitz denak bat-batekoak izango dira, lekura egokituak. Musikak aldiz aurretik aukeratuak daude, doinu ohiko eta ez ohikoak munduko musiken aire berezietan eginez, samba, sona, tangoa… Eta bertsoak, musikarekin bat- batean, bi gozamen aldi berean! Oskar Estanga, Jon Martin, Aimar Karrika, Migel Mari Elosegi eta Etxahun Lekua izango dira taula gainean…”.