IKUS-ENTZUN

“Etorkizunen merkatua” dokumentala, FAS zineklubean

Mercado de Futuros (Mercedes Álvarez, 2011, Espainia) filma aurkeztuko du Bilboko FAS zineklubak gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, KORTeN! film laburren zinemaldiaren irabazlea ere pantailaratuko da.

Mugarik gabeko Ekonomilariak eta Ekonomisten Euskal Elkargoa erakundeek elkarlanean ondu duten emanaldia filmaren zuzendari Mercedes Álvarezek aurkeztuko du. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, 1997an El viento africano film laburra idatzi eta zuzendu zuen.

Bada, Mercado de futuros dokumentala etxe zahar baten huste eta eraistearekin hasten da. Eraiste horrekin batera, etxeko liburutegia eta memoria ere kaleratzen dituzte. Filmak egungo mundua erakutsi nahi du: “higiezin-merkatuaren sukarra, finantza inbertsioen broker-ak eta arrakasta edo enpresa mitologiaren guru eta predikatzaileak, horiek guztiak espektakuluaren azoka eta aberaste edo paradisu promesa bihurtuta”.

Zinebiko euskal film laburren erakustaldia, Deustun

Bestalde, Zinebi jaialdiaren azken edizioko Sekzio Ofizialean parte hartu zuten euskal film labur batzuk ikusi ahalko dira gaur, Deustuko Udaltegian, 19:30ean.

Film hauek pantailaratuko dira: Artificial (David P. Saudo), Luz a la deriva (Iigo Salaberria), Amore d’Inverno (Isabel Herguera), Dena ez dabil ondo (Ander Parody), The devil on your back (Haritz Zubillaga), I said I would never talk about politics (Aitor Oederra) eta Lost village (George Todria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button