ESZENA

Topa Eszenikaren 5. edizoa egun hauetan

EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatuta, 5. Topa Eszenika ospatuko da Usurbilen, Añorgan eta Lasarte-Orian, irailaren 25etik 28ra eta urriaren 4 eta 5ean. Aurtengo ekitaldia arte eszenikoetako formazioaz eta ikuskizunen ezagutzaz txirikordatuko da. Sei egunetan eszenatokitik hirurogeita hamar lagun ikusi ahal izango dira antzerkia jokatzen.

Programa anitza izango da eta hitzaldiak, tailerrak eta ikusgarriak antolatu dira egun horietarako. Hala, Oier Guillanekin idazketa landuko da; Maider Oiartzabalekin dantza garaikidea; Miren Gaztañaga eta Ander Lipusekin antzezpen ariketa. Ekitaldi hauek guztiak, hots, lantegiak edo tailerrak Usurbilen burutuko dira Potxoenea Kultur Etxean, eta bakoitzak hiru orduko iraupena izango du.

Beste aldetik ikuskizunak izango dira gune pisutsuena eta hor ere aniztasuna nabaria izango da. Hortaz, pieza laburrak, talde berrien sorkuntzak (Katiuska Taldearen bigarren emanaldia), Kukuka eskola ikasle gazte eta helduen erakustaldia, Zuondoan egitasmoko Maddi eta Antton, esperimentaziorako bideak eta abar.

5. Topa Eszenika Oier Guillanen lantegia eta Jon Plazaolaren bakarrizketarekin hasiko da irailaren 25ean; Balitzaen hioa ikuskizuna irailaren 26an programatu da; 27an, Dantza Garaikidea tailerra Maider Oartzabalekin, eta Maddi eta Antton, eta Bonberena Antzerki Taldearen eskutik Katiusken erreinua ikuskizuna; 28an, Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnas, arnas kolpe, kolpe gihar… tailerra Miren Gaztañagarekin eta Aktoreen tresnak tailerra Ander Lipusekin. Hauez gain, Miren Gaztañagaren Stereo eta Oh, My God taldearen Zer duzu, Amy? ikuskizunak oholtzaratuko dira. Urriaren 4an, Biba zorrien izurritea ikuskizuna Abarka Antzerki Taldearen eskutik eta Markinako Abarka Taldea eta Metrokoadrokaren Poza lanarekin amaituko dira jardunaldiok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button