IKUS-ENTZUN

Santos Zuzunegiren hitzaldiak Straub-Huillet zinemagile bikotea buruzko zikloa hasiko du

Zuzunegik Poética de la Resistencia: El cine de Straub-Huillet izeneko hitzaldia eskainiko du bihar Bilbao Arte Fundazioan. Berbaldiak Art House Cinema: Straub-Huillet, Topaketak izeneko zikloa zabalduko du.

Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet ezinbesteko pertsonak dira zinemagintzaren modernitatean. Zailtasun handiekin, baina askatasun osoz aritu ziren sormenean, Europako zine askeenaren eta eragingarrienaren adierazgarri den filmografia egiteraino. Zinearen bidez, Straubek eta Huilletek erresistentzia politikoa eta estetikoa eraikitzen dute. Beren obra beste hainbat obraren berridazketa-lan erradikala da; antzerki, opera, bertso- edo prosa-lanen irakurketa edo berridazketa, Hölderlin, Mallarme, Kafka, Heinrich Böll edo Paveseren lanen gainean egindako berrirakurketetan, parekorik ez duen obra bat sortu dute Straub/Huilletek, honako sortzaile (zinegileek hala onartu zuten) hauen eragipean: John Ford, Griffith, Bresson edo Paul Cezanne pintorea, besteak beste.

Halaber, proiekzioen zikloa martxoaren 3an hasiko da Crónica de Ana Magdalena Bach filmarekin; 10ean, Paul Cezanne im Gespräch mit Joachim Gasquet; 17an, Sicilia, eta 24an, Moisés y Aarón.

Bilbao Artek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button