IKUS-ENTZUN

Pier Paolo Pasolini eta Roma hiria

San Telmo Museoak Pier Paolo Pasoliniri buruzko erakusketa aurkeztu du; idazlea eta zinemagileak Erromarekin izan zuen harremana aztertu nahi izan da. Erakusketa ekainaren 20tik urriaren 4ra izango da ikusgai.

Pasolini Roma erakusketa Pier Paolo Pasoliniren bizitzaren eta sormenaren inguruko sei eremu kronologikoetan egituratzen da. 1950eko urtarrilaren 28an Erromara iristen denean hasten da, eta 1975eko azaroaren 2an, Ostiatik gertu, bere gorpuaren aurkikuntzarekin ixten da.

Erroma toki berezia zen Pasolinirentzat, ez zen dekoratu edo bizilekua bakarrik. Haren ustez, Erroma bere amodiozko istorio bilakatu zen, bere desengainuekin, maitasun eta gorroto sentipenekin. Hainbeste maite zuen hiriaren eraldaketatik hasi zen Pasolini 60-70 hamarkadetako Italiaren eta italiarren aldaketa aztertzen.

“Pasolinik Erroma ez zuen jartzen bere liburu edo filmen eszenatoki huts gisa; Erroma birsortu egin zuen literatura eta zinemaren bitartez. Sortzaile handi bezala, hiri vaticano eta politiko honen, bere auzoen eta biztanleen mito berria eratu zuen”.

Erakusketan, Pasoliniren izaera kritikoa azaltzen duten objektuak bildu dira. Piero Salvik egindako argazkiak daude; Zinemaldiak 1977an Pasoliniri buruz egindako atzera begirakoaren ingurukoa eta abar.

Jakingarri guztiak, San Telmo museoan topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button