LITERATURA

Juan Zelaia X. Saiakera Saria abian da

Lehiaketa honetan euskaraz idatzitako lanak aurkeztu daitezke, orijinalak eta argitaratu gabeak, eta beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu gabekoak. Hobetsiz, beti ere, lanen saiakera, gogoeta edota iritzi izaera.
Lanak Din-A4 formatuko orritan aurkeztu beharko dira. Luzapena gehienez 75 orrialdekoa izango da (135.000 karaktere, espazioak barne). Bost kopia paperean eta inprimatuak igorri behar dira, eta horiekin batera testu osoa diskete edo CD batean.
Lanak, Pamiela etxea (Juan Zelaia Saria), Agustindarren industrialdea/Soltxate. G kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea helbidera bidali behar dira, irailaren 30a baino lehenago.

Lanak izenburuaren bidez soilik identifikatuko dira. Aparteko gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, faxa edota e-maila daramatzan oharra sartuko da, gutunazalaren kanpoaldean obraren titulua ere aditzera emanez.
Saria potoloa izango da: 9.000 euro.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button