ESZENA

IV. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

Donostia Kulturaren antolakuntzarekin, eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz, IV. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabaldu da. Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 13an amaituko da.

Ekimen honen lehen helburua formatu txikiko antzerkian euskarazko sorkuntzak bultzatzea da. Hala, sorkuntzarako diru laguntzaz gain, antzezlan horien ekoizpenean eta hedapenean laguntzea da bigarren helburua. Egitasmo irabazleak, gehienez ere, 4.000 euro jasoko ditu.

Lan irabazlearen ekoizpena eta proiektua gauzatzeko Lugaritz Kultur Etxeko aretoa erabiliko da martxoan.
Lan irabazleak 4 emanaldi eskainiko ditu Poltsiko Antzerkia jaialdiaren programazioaren barruan. Jaialdia 2014ko maiatzaren 1etik 26ra bitartean egingo da, eta hautatutako proiektuaren emanaldiak lau taberna ezberdinetan egingo dira.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button