ESZENA

"Sekula Bai!" antzezlanaren estreinaldi mundiala

Sekula Bai! antzezlanak ezinbesteko eta erantzunik gabeko gaiak izango ditu ardatz, hala nola, Kaxianok ikusmena nola galdu zuen kontatuko dute zentsurarik gabe; Forrest Gump pertsonaia euskal politikari baten figuran oinarrituta dagoela erakutsiko dute, edota Hollywoodeko pelikula klasikoak Euskal Herrian grabatuz gero nolakoak izango ziren azalduko dute. Beti ere, tonu umoretsuan. Izan ere, obrak publiko dibertiaraztea du xede. Horretarako, "langabezian dauden bost aktorek arima eta bihotza ez ezik larrua gibela eta pankrea ere utziko dituzte taula gainean".

"Dantza, neurrigabekeria, pasioa, goxotasuna, gorputz biluzi ikusgarriak, hainbat zentzugabekeria eta, ziurrenik, sekula berriro elkarrekin lan egingo ez duen aktore selekzio zoragarria… hauxe da, Sekula bai!".

Antzezlana, gainera, beste herri batzuetan ikusteko aukera ere izango da: martxoaren 18an Hernanin; 19an Gasteizen, eta 31n Eibarren. Apirilean, berriz, 1ean Gernikan antzeztuko dute eta 2an Erandion.

Sekula bai kabaretak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button