
Baratza aretoak hainbat antzezlan programatu ditu asteburu honetan, bai eta otsailean ere. Hasteko, ostiralean, Asturiaseko La Sonrisa del Lagarto konpainiak familia osoari zuzendutako Basurilla obra antzeztuko du, 19:00etan.
Basurilla antzezlanaren inguruan, ondokoa zabaldu du Gasteizko Baratza aretoak: “‘Basurilla zabor-biltzaile atsegina da. Kaleak garbitzen eta zaborra biltzen igarotzen du egun osoa. Gehien gustatzen zaiona da objektuak jostailu dibertigarrietan bihurtzea, bere irudimenaren bidez”.
Asteburuan beste bi hitzordu eszeniko izango dira: larunbatean, Ixabel Millet ipuin-kontalariak Emoziotegia taularatuko du, 20:00etan; eta igandean, Gasteziko Sleepwalk bikoteak, Karaoke antzeztuko du, 19:00etatik aurrera: “Ikuskizun hau anti-antzezlan bat da, zinikoa edo zintzo patetikoa”.
Amaitzeko, otsailaren 6, 7, eta 8an, Fabian Wixe koreografo suediarrak, Flying Low izenburuko dantza-tailerra zuzenduko du. “Ikastaroa bere gorputzarekin gidatuko du (Wixek), pisuaren eta grabitatearen arteko harremanean oinarrituz. Lurra kolpatzen baduzu honek bizkarra kolpatuko dizu ideiarekin egingo du lan”.
Informazio gehiago: Baratza aretoa.