MUSIKA

“MusEkintza” jaialdiak ilustrazio inprobisatuak eta musika uztartuko ditu larunbatean

Larunbatean, hilak 29, eta Bermeoko Arrantzaleen Museoan bat-bateko ilustrazioak eskainiko ditu Leire Llano artistak, Itziar Madariagaren musikarekin batera. Ekimena Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Lehen Jaialdiak antolatu du.

MusEkintza jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, eta baita ekainaren 11n eta 24an ere, honako foru museo hauetan: Balmasedako Encartada La Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua. Horiek dira urtean zehar MusEkintza jaialdia egingo den guneak.

Oraingo honetan, “Leire Llano Estudioren inprobisazio ilustratuak publiko heterogeneo bati, adinak bereizi gabe, zuzendutako esperientzia artistiko parte-hartzaileak dira. Basoen eta ozeanoen kontserbazio eta kudeaketa jasangarria eta biodibertsitatearen galera gelditzeko borroka bezalako gaiak jorratzen dira”.
Hitzordua oso berezia izango da, gai nagusitzat ozeanoak hartuta, “musikari batek eta bi ilustratzailek inprobisatuta jardungo dute elkarrekin eta, musikaren eta irudiaren bidez, partaideek gai globalei eta gaur egun garrantzi berezia dutenei buruzko hausnarketak partekatu ahal izango dituzte elkarrekin eraikitako espazioan”.

Irailaren 24an hasi zen MusEkintza jaialdia eta ordutik hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egiten ari dira, baita ekainaren 11n eta 24an ere.

MusEkintzari buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button