ESZENA

Maria Muñoz dantzaria eta Tamzin Townsend antzerkigilea, BizBAKen

Gaur hasi da UPV/EHUko Bizkaiko Campusak antolatzen duen eta kultura eta gizarte gaiak jorratzen dituen ikastaro sorta.

Dantza Garaikidea eta Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista dira gaur hasi diren Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) izeneko lehenengo udako ikastaroak. Programa honek 32 ikastaro eskainiko ditu, orain arteko eskaintzarik handiena.

Iazko arrakasta ikusita, Maria Muñozek hartuko du bere gain aurten ere Dantza Garaikideko ikastaroa. gaur eta osteguna bitartean –hilak 21, 22 eta 23- Campos Eliseo antzokian bere ohiko lan metodoa aurkeztuko du, Mal Pelo konpainiak planteatzen dituen abiapuntuetan oinarrituta: mugimenduari ekin gorputzari entzunez.

Beste aldetik, Bizkaia Aretoak –Abandoibarran kokatuta dagoen UPV/EHUko paraninfo berriak- hartuko du Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroa bihartik aurrera.

Eskualdatzeak III mintegia gaurtik etzira bitartean egingo da eta Bilbao Arte eta Kultura programaren baitan aurreko bi mintegietan garatu ziren esperientziari segida ematea du helburu, antzerki, zine eta telebista ikuskizunetako sormen prozesuez eta eszenaratzeaz hausnarketa bat egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button