MUSIKA

Murray Man eta JA Capone musikariek Dabadub Fest jaialdian parte hartuko dute

Larunbatean, reggae eta dub estiloen inguruan ardaztutako Dabadub Fest jaialdia egingo da estreinakoz, Donostiako Dabadaba aretoan, 23:00etatik aurrera.

Antolatzaileek kartel sendoa ondu dute jaialdiaren lehenengo edizio horretarako: Ingalaterrako Birmingham hiriko Murray Man eta JA Capone abeslariak, eta haien ahotsei oinarriak jarriko dizkieten Euskal Herriko musikariak, Jah Inity Sound, Rude Kanka Sound eta Aiaraldeko Sound.

Murray Man, Birmingham hiriko sound-system-etan aritutako abeslari eta ekoizlea da, 1980ko hamarkadan. 1998az geroztik, jamaikar jatorridun musikariak Mellow Vibes diskoetxea zuzentzen du, bere eta beste batzuen materiala plazaratzeko xedearekin.
JA Capone, hain zuzen, Mellow Vibes zigiluarekin grabatzen duen musikaria da. Horretaz gainera, sarritan aritzen da oholtzan Murray Manekin. Dabadaba aretoaren arabera, “soul-az betetako estilo freskoa” lantzen du Caponek. Lehendabizikoz izango da Donostian.

Informazio gehiago: dabadabass.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button