LITERATURA

Munstroek ere pixa egiten dute ohean

Pello Añorga idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen Munstroek ere pixa egiten dute ohean liburu ilustratuak irabazi  zuen aurtengo Etxepare saria. Aste honetan sari horren argitalpena aurkeztu dute.

Lanak beldurra konjuratzeko balio du izan ere, munstroek eta haurrek ohe berean lo egiten dute eta, hortaz, ez da harritzekoa, haiek ere haurrak bezain beldurtiak izatea. “Haurrek nahi badute beldurra konjuratu, onena ez da beldurraren emoziotik ihes egitea, baizik beldurraren emozioarekin harremanetan jartzea. Printzipio homeopatikoa da hori, hots, terapeutikoena. Beldurra izugarria da askotan, baina baita medizinarik onena hazteko eta garatzeko pertsona gisa, helduen presentzia babesgarriaz ere ahaztu gabe, jakina” esan du Pello Añorgak.

Pello Añorga ipuinak kontatzen aritzen da buru belarri. Idazle modura, haur literatura landu du, ipuina, batik bat, poesia eta albumak ahaztu gabe. Jokin Mitxelena Alemanian bizi den ilustratzaile eta idazle gipuzkoarra da. Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain, Espainiako, Alemaniako eta Austriako argitaletxeekin ere kolaboratzen du maiz.

2016rako deialdia

Proposamenak albumaren ezaugarriak izan behar ditu. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izango.Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Originalak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 20an itxiko da.  Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Nafarroako 18 toki-entitateek, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izango zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare sariak antolatu zituzten 2004an. 2006tik aurrera, Etxepare haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuarekin. 2009az geroztik Etxepare beka izateari utzi eta saria bilakatu da. Horiek horrela, lehiatuko diren albumak bukatuta aurkeztu beharko dituzte lehiakideek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button