ESZENA

Bihar hasiko da Bizkaiko museotan “MusEkintza” arte eszenikoen jaialdia

Bihar abiatuko da MusEkintza jaialdia, eta irailaren 24an hasita eta ekainaren 24ra bitartean. garatuko da. Guztira 9 ikusgarri 7 leku ezberdinetan, eta hilabete guztietako azken larunbatean: La Encartada Fabrika Museoa, Balmasedan; El Pobaleko Burdinola, Muskizen; Txakolingunea, Bakion; Euskal Herria Museoa, Gernikan; Arkeologi Museoa, Bilbon; Arrantzaleen Museoa, Bermeon; eta azkenik, Muñatonestarren Gaztelua.
MusEkintzan musika, dantza, zinema, antzerkia, umorea, magia, argiztapena eta museoak batzen dituen jaialdi berria da, museoez gozatzeko beste modu bat.

Ekimenaren helburuak honakoak dituzue: sorkuntzaren sektoreari laguntza eskaintzea pandemiak eragindako kaltea arintzeko xedez; museoetan programazio anitza eskaintzea sorkuntza berriak proposatuz, museoaz modu ezberdinean gozatu ahal izateko; eta azkenik, herritarrengana hurbiltzea eskaintza bereziarekin, herritar horiek eszenatokietara eta museoetara hurbilarazteko.

MusEkintza jaialdia bihar hasiko da, Muñatonestarren gazteluan. Egun horretan girotze-musika eta dantza bertikala uztartzen dituen ekitaldi bat izango da. Mamba Beat Clubaren musika iradokitzaileak ikusleak hartuko ditu Gazteluan ilunabarrean, ingurunera egokituz eta sentsazio ezberdinak sortuz. La Glo Cirkok bere Sacred ikuskizunaren ikuspegi berri bat aurkeztuko du. Elementu berriek esperientzia paregabea sortuko dute dantza bertikalarekin, zoru dantzarekin, musikarekin, argiztapenarekin eta proiekzioekin.

Datozen hilabetetako saioetan parte hartuko duten beste artista batzuk honakoak dituzue: Jon Zabal magoa eta Yogurinha Borova artista integrala, Izaskun Barroso aktorea, Zukut taldea, Oreka TX, Janire Etxabe dantzaria, Iñigo Egia musikaria, Juana Lor, Haizea Aguila eta Beatriz Villanueva aktoreen Emakumeen arketipoak _ Reloaded lana, eta abar.

Programazioa eta emanaldien gaineko informazio guztia hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button