ESZENA

Gaurko egunetako Romeo eta Julieta

Bihar, otsailak 14a, Pabellon 6ko Gazte Konpainiak Romeo eta Julieta aurkeztuko du Arriaga Antzokian. Shakespeareren klasikoaren bertsio berritua Ramon Bareak zuzendutakoa da. Proiektu honek gazteei irtenbide profesionala eman nahi die.

Arriaga Antzokiak lehen aldiz, Pabellón 6ko arte eszenikoetan heziak izan den Gazte Konpainiak ekoiztutako ikuskizun bati harrera egingo dio. Geroko profesional artistiko eta teknikoen sormena sustatzen, elkartrukeak eta antzerki ikerkuntza indartzen eta antzerkietara publiko gazte bat gehitzen duen proiektu da.
Testua, kasu honetan Shakespeareren jatorrizko lanetik hartuta ez dagoena, 60. hamarkadan Pablo Nerudak egindako moldaketa da, eta berau hartu da oinarri obra garatzeko.
Ramón Bareak, Itziar Lazkanorekin batera zuzendutako proposamen ezberdin horretan, gaurko egunetara modu zuzen eta garaikidean, Romeo eta Julieta ezberdinengana hurbilduko dira ikusleak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button