MUSIKA

Hard-ons hirukoteak Donostian joko du igandean

Hard-ons taldea Australiako 80ko hamarkadako hardcore eta punk eszenak eman duen banda azpimarragarrienetarikoa da; jada klasiko bihurtu dela baiezta daiteke. Dickcheese (1988), Love Is Battlefield Of Wounded Hearts (1989) edo Yummi (1990) punk-rock zaleen disko kutunen artean daude.

Hirukoteak, gainera, doinu biribilak idazten ditu hardcore, punk, pop eta metala uztartuz. Ozeaniakoak Donostiako Dabadaba aretoan izango dira igandean, irailak 28, Zarauzko Dictadura taldearekin batera.

Hard-ons 1981ean eratu zen, eta zortzi disko argitaratu zituen 1994ra arte. Urte horretan trasteak utzi zituzten, baina 1997an errepidera itzuli ziren, eta harrezkeroztik, jo eta su ari dira oholtzak kiskaltzen.

Australiarren proposamenean askotariko osagaiak nahasten dira, pop melodiak, riff metalzaleak, 60ko psikodeliaren zantzuak edo hardcorearen abiadura. Horiek guztiak lotsagabe batu dituzte euren kantu biribiletan hastapenetatik; hain zuzen ere, uztarketa horretatik sortutako kantuak dira Hard-ons australiarren ezaugarri nagusiak: Where Did She Come From, Don’t Wanna See you Cry

Bertsioak egiten ere maisuak dira, esaterako, 60ko hamarkadako The Choir taldearen It’s Cold Outside; bertsioekin egindako disko bat ere argitaratu zuten, The Worst of…(1988). Horretaz gainera, bere ibilbide luzean makina bat lankidetza burutu dituzte, tartean, Stupids banda ingelesarekin eta Henry Rollins musikari estatubatuarrarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button