Kulturartekotasunak eta hizkuntza-aniztasunak duten balioei buruzko narrazioak dira Munduenea umeentzako ipuin-bilduma berriak dakartzanak. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi dira.
Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: gaztelania (Mexiko), persiera (Iran), ingelesa (Britainia Handia), kukama (Peru), tagaloa (Filipinak), ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania (Mendebaldeko Sahara). Lanaren bereizgarria da 10 ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daudela, eta irakurtzeaz gain, entzuteko aukera ere egongo da QR kode baten bitartez (audioak entzuteko aukera sarean dago).
Munduenea Munduko ipuinen etxea II 6-10 urteko umeentzako ipuin-bildumaren bigarren ekarpena da. “10 ipuin hauek Bizkaian bizi diren beste 10 kultura ezberdinetako berriemaileei jasoak dira. Ipuin-bilduma honen helburua beste kulturek eta hizkuntza aniztasunak dakartzaten aberastasuna ipuinen bidez erakustea da”.
Labayru Fundazioak sortu eta koordinatu du proiektua, eta berarekin batera, ipuinen egileek ere lan handia egin dute. Ipuinen egileak, denak bizi dira gure artean, eta horixe da helburua, euskararen bitartez kulturen arteko zubia egitea.
Yolanda Larreategik euskarazko testuak ontzen ibili da, eta Enrique Morentek ipuinen ilustrazioak egin ditu.
Eduki guztiak, bai lehenengo bai bigarren bildumetakoak eta audioak, hemen kontsultatu ahal dituzue.