
Iragan azaroaren 23an hasi zen, Euskal Herria eta euskal kulturaren inguruko Bruselako Fenêtre Ouverte (Lehio irekia) jaialdia, zeina Etxepare Euskal Institutuak eta Bruselako Fédération des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles elkarteak ondu duten.
Hala, gaur bertan, azaroak 27, Fermin Muguruzak zuzendutako Zuloak dokumentala proiektatuko da. Bihar, berriz, Asier Altunaren Bertsolari filmaren txanda izango da.
Etzi, halaber, Telmo Esnalek 2011n estreinatutako Urte berri on amona aurkeztuko dute. Larunbatean, azaroak 30, eta igandean ere, abenduak 1, izango da euskal zinegileen lanak ikusteko aukera: 80 egunean (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2011).
Jaialdia abenduaren 4a bitarte luzatuko da, eta bestelako ekitaldiak ere izango dira: hitzaldiak, kontzertuak, dantza ikuskizunak, txalaparta ikastaroak…
Informazio guztia: euskalkultura.com webgunean.



