IKUS-ENTZUN

Bihar "Zine Txiroa" Oreretan

Bihar, Mikelazulo kultur elkartean, 19:30ean, La plaza de la musica. Historias de amianto lana pantailaratuko dute Zine Txiroa ekimenaren baitan eta ondoren Juanmi Gutierrez zuzendariarekin solasaldia egongo da.

Egileak berak hala kontatzen du lanaren sorrera: "Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera bultzatu ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak."

Mikelazulo kultur elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button