BESTELAKOAK

“Gerrak ez du izenik” albuma kalean

Leire Bilbaoren testuarekin eta Maite Mutuberria ilustrazioekin, Gerrak ez du izenik albumak Etxepare saria eskuratu zuen sariaren VII. edizioan. Sari hau Nafarroako hainbat toki-entitatetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Lan horrek argia ikusi du orain joan den asteko aurkezpenaren ostean.

Epaimahaiaren aktatik jasotzen denez, “egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura… Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, biziraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album ilustratu honetan”.

Nontzeberrin, duela gutxi, elkarrizketa egin genien egile biei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button