ARTEA

Bilbaoartek “Ate Irekien” urteroko jardunaldiak antolatu ditu

Bilbao Artek Ateak Zabalik 2020 izeneko urteroko erakusketa inauguratu du, artista bekadunen obrekin. Zentroak erakusketaren ateak irekiko ditu abenduaren 11n, ostiralean, 17:00etan, ibilbide gidatuekin, eta hilaren 18ra arte artista bekadunek landu dituzten 25 proposamenak egongo dira ikusgai.

Guztira 26 artista izan dira erakusketa kolektibo honetan parte hartzen dutenak: Alazne Zubizarreta, Alberto Lomas, Amara Toledo, Ander Sagastiberri, AnderPerez, Camilla Gurgone, Cassandre Jacoud, Dailey Fernandez, Edu Hurtado, Estibaliz Sadaba Murgia, Eszter Katalin, Iago Rey De La Fuente, Ibai Madariaga & Miel Oyarzabal, Ignacio Barrios, Ivan Gomez, Izaskun Araluzea, Jessica Wetherly, Jesus Pueyo, Julian Briceño, Katixa Goldarazena, Lizar Begoña, Maddi Saray Martirena, Maia Villot De Diego, Marti Madaula eta Rui Pedro Jorge.

Zentroak, urte osoan, 100 erabiltzaile baino gehiago izan ditu tailerretan, 20 artista saritu ditu ekoizteko laguntzekin, eta 26 artistari eman die beka ikasteko egonaldi moduan. Egoera sanitarioa dela-eta ezinezkoa izan da elkartze batzuk gauzatzea hala nola ohiko SeMa Nanji (Hego Korea)-BilbaoArtek bi artista kurduren aldi bateko egonaldiak sustatu ditu Moving Artists elkartearen bidez (Bilbo-Irakeko Kurdistan), eta Estatuko beste bi artistarenak ere bai, zeintzuk Irudika elkartearen bidez izan baitziren hautatuak (Euskadi).

Irekiera ekitaldian, bisitariei zentroaren urteko memoria oparituko zaie. Katalogo horretan, azaldutako proposamen guztiak jasoko dira, baita BilbaoArteko Ekoizpenerako Laguntzetan parte hartu duten artisten lanak eta urtean zehar zentroan egindako jarduerak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button