LITERATURA

Abentura generoa aztergai Bidebarrieta liburutegian

Eztabaidak Literaturarekin ekimenak Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga elkartuko ditu gaur 19:30ean Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan abentura generoari buruz hitz egiteko. Topaketa Goizalde Landabaso kazetariak zuzenduko du.

Alberto Vázquez-Figueroa idazle eta kazetaria, egungo abentura generoko idazle emankorrenetakoa da. Bere azken liburua El mar en llamas argitaratu berri du, petrolioaren eta politikaren inguruko interes arriskutsuak, mundu osoan izua piztu nahi duen sare terrorista batekin lotzen dituen trama ikaragarria duen lana.

Almudena Arteagari (Madril, 1967) dagokionez, 1997an argitaratu zuen bere lehen eleberria, duela denbora gutxi zinera eraman den La Princesa de Éboli. Lortutako arrakastaren ondoren, zuzenbidea utzi eta literaturan erabat aritzea erabaki zuen. Lehen eleberri horren ondoren, hainbat motatako beste hamar lan etorri dira.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxan jarri zenetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko elkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button