
Astebururo gertatzen den legez, makina bat kontzerturen berri jaso dugu. Horietako batzuk aiptuko ditugu: gaur Travellin´Brothers Big Band Andoaingo Bastero Kultugunean izango da. “Brian Setzer-en edo Colin James kanadiarraren Big Band modernoetan oinarritua eta batez ere Count Basie, Duke Ellington edo Cab Calloway bezalako Big Band handiak dira banda honen oinarri”. Kontzertua 21:30ean hasiko da.
Bihar ere, otsailak 2, kontzertu andana izango da Euskal Herriko makina bat tokitan. Hala, Bermeoko Nuntxaku Kapillan Rat-Zinger eta Toni Metralla y Los Antibalas taldeak izango dira; Deustuko Gazte Lokalean, berriz, Villapellejosek joko du. Bilbotarrek Mugre, Copla y Garage Punk Rock izenburuko diskoa aurkeztuko dute.
Donostiako Doka Kafe Antzokian, halaber, Itziarren Semeak eta Never Surrender taldeek joko dute; lehenengoek Dale Candela diskoa aurkeztuko dute.
Azkenik, U.K. Bill taldeak hiru data igorri dizkigute: bihar, otsailak 2, Laurobarekin izango dira Azpeitiko S. Agustin kultur zentroan; 5ean, Gasteizko Parral tabernan, eta 23an Vomitorekin Laudioko Drumgorri aretoan.